Udala, Mugiment eta Osakidetza elkarlanean ariko dira
Gaurtik hasita, Abittu jarduera fisikoari buruzko aholkularitza emango da osasun zentroan. Asteazkeneo 09:30etik 11:30era, osasun zentroko lehenengo solairuan propio egokitutako bulegoan ariko da Mikel Lopez orientatzailea.
Abittu aholkularitza zerbitzua Oiartzungo osasun zentroan martxan jartzeko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Mugiment programaren eta Osakidetzako profesionalen arteko lankidetza ezinbestekoa izan da.
Medikuek jarduera fisikoa preskribatzen dioten pazienteei erraztasunak emateko prestatu da Abittu bulegoa osasun zentroan bertan. Abitturen helburu orokorra, jarduera fisikoaren bidez herritarrengan bizi-ohitura osasuntsuak sustatzen da.
Abittu, denen eskura
Abittu zerbitzua iazko martxoan jarri zen martxan Oiartzunen. Orain arte, erabiltzaile gehienak Gizarte-Ongizate zerbitzuetatik eta etxez etxeko laguntza zerbitzutik bideratu dira Abittura. Era berean, Elorsoro kiroldegian ere aholkularitza eman da, hurbildu nahi izan duen guztiari.
Abitturi buruzko informazio gehiago edo harremanetan jarri nahi dutenak abittu@oiartzun.eus-era idatzi edo 695 695 804 telefonora deitzeko aukera du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika