Zaintza erdigunera ekartzeko ekintzak antolatu ditu Udalak

Martxoa osorako egitaraua aurkeztu da

Martxoan bizitzak eta zaintza erdigunera ekartzeko ekimenak antolatu ditu Udaleko Feminismo sailak. Gaiaren inguruko dokumental, hitzaldi eta tailerrekin, ahaztua eta errekonozimendu gutxi duten zaintza lanak eta horiek egiten dituzten emakumeen egoerari bisibilitatea eman nahi da. Zaintza lanak ezinbestekoak dira, bai enplegu munduan egiten denak -prekarietate eta ikusezintasun handienetakoa duen sektore feminizatuetako bat da-, baita etxean musutruk egiten denak ere.

Era berean, martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten du Udalak. Agurtzane Lekuona Feminismo zinegotziak adierazi bezala, "emakumeok* zita garrantzitsua dugu martxoaren 8ko greba feministan. Pairatzen ditugun eraso mota guztien aurrean altxatzeko modu bat da". Herrian Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatu ditu emakumeak*.

Honez gain, Oiartzungo Feministen Asanblada Mexikoko emakumeen artelanekin eta HELTAk eskulan tailerreko emakumeen lanekin antolatu dituzten erakusketak bisitatzera gonbidatu nahi du Udalak.

EGITARAUA:

Martxoak 6, asteazkena:

19:00, udaletxeko areto nagusian: En tránsito dokumentala. Zuzendaria: Oskar Tejedor. Latinoamerikatik Europara lanera etortzen diren etxeko emakumeen eta jaioterrian geratu diren euren seme-alaben arteko harremanari buruzko dokumentala.

Martxoak 9, larunbata:

18:30, Kontzejupean: Kirol Astean, Emarrirekin jokoak eta harri-tira probaketa.

19:30, udaletxeko areto nagusian: Emarri laburmetraiaren emanaldia eta solasaldia Ander Iriarte zuzendariarekin eta, Araitz Elgeta eta Karmele Irastorza Emarriko kideekin. Moderatzailea: Eihartze Aramendia.

Martxoak 20, asteazkena:

19:00, udaletxeko areto nagusian: Hitzaldia: Etxeko langile eta zaintza langileen egoera, eskubideak eta gizarte erantzukizuna. Hizlaria: Isabel Otxoa, EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea eta Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko militantea.

Martxoak 22, ostirala:

19:00, udaletxeko areto nagusian: Zinegoak LGBT Nazioarteko Film Jaialdiko sexu aniztasunaren aldeko laburmetraien emanaldia (jatorrizko hizkuntzan, euskaraz eta gazteleraz azpititulatuak).

Martxoak 30, larunbata:

17:00, udaletxeko areto nagusian: Hitzaldi-tailerra: Cuidar a las cuidadoras, Bidez Bide Elkartea (gazteleraz). Honako galderak erantzungo dituzte: Nola dago antolatua zaintza Gipuzkoan? Zertarako homologatu fomarkuntza tituluak? Nork zaintzen du zaintzailea? Zein eskubide eta betebehar izan behar ditu etxeko langileen lan-kontratuak? Nork izan dezake lan-kontratua? etabar.

 

Gehigarriak

Zaintza erdigunera ekartzeko ekintzak antolatu ditu Udalak