Maiatzaren 1a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna
Oiartzungo Udaleko Kultura saila eta Urtekari Batzordea xanistebanen aurretik argitaratuko den Oiartzun urtekaria prestatzen hasi dira. Hori dela eta, ohi bezala, herriko historiarekin edo ondarearekin lotuta dauden artikuluak argitaratu nahi dituzten egileen lanak biltzen hasiko da.
Maiatzaren 1a izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna. Lanak pendrive edo CDan entregatu daitezke Kultura sailean, edota e-mailez (kultura@oiartzun.eus) ere bai. Lan bakoitzak gehienez bi argazki izango ditu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika