Martxoaren 23an, larunbata, aurtengo Zuhaitz Eguna izango da. Udalak, ikastetxeen laguntzarekin, aurrera ateratzen du egun hau, Oiartzunen baso-eremua errekuperatzeko eta herriko haurrak basoaren balioaz jabetzeko. Aurtengoan, Karrikako Pilotasoro eremuan landatuko dira bertako haritzak.
Bertara joateko bi aukera izango dira: batetik, autobusez (Haurtzaro Ikastolatik, 10:00etan. Dohainik izango da, baina aurretik izena eman beharko da) edo oinez, 10:30ean Pilotasoron bertan elkartzea.
Elkartzen diren haur eta gurasoei hamaiketakoa eskainiko die Udalak, eskertza gisa. Autobusaren itzulera 12:00etan izango da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika