Aldez aurretik izena eman behar da bisita gidatuan
Sai arreak behatzeko aukera izango da datorren igandean (hilak 12) Arditurrin. Parketxetik abiatuko da bisita gidatua: 10:00etan, Aiako Harrian bizi den hegazti sarraskijale honen bizimodu eta ohiturei buruzko euskarazko azalpenak emango dira; 10:30ean, berriz, gaztelerazkoak. Ondoren, teleskopioaren laguntzarekin sai arreak behatzeko aukera izango da.
Bisitaren prezioa 5 € izango da. Lekua mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzi behar da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika