Udalbiltzak prestatutako '40 urte, 40 gezur' erakusketa Oiartzunera iritsi da

Hilaren 28a arte egongo da ikusgai

Udalbiltzak prestatutako 40 urte, 40 gezur erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian hilaren 28a arte.

Espainiako estatuko 1978 Konstituzioak 40 urte bete zituen iazko abenduan eta horren harira, "Konstituzio horrek ez gaituela ordezkatzen" adierazteko, Udalbiltzak erakusketa ibiltaria martxan du, Konstituzioaren "iruzurrak" agerian uzteko. 40 panelen bidez, Espainiako Konstituzioko beste hainbeste artikuluk diotena erakusten du erakusketak, eta horiek Euskal Herrian zein eragin duten.

Oiartzuna iritsi aurretik Iruñean, Etxarri Aranatzen, Seguran, Zerainen... egon da erakusketa. 

Gehigarriak

Udalbiltzak prestatutako '40 urte, 40 gezur' erakusketa Oiartzunera iritsi da