Alba Barbé i Serra zuzendaria bertan izango da
Datorren astelehenean En femme dokumentala ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian (19:00), Feminismo sailak antolatuta. Dokumentalaren egilea, Alba Barbé i Serra, bertan izango da eta emanaldia bukatu ondoren iritziak partekatzeko, galderak egiteko eta tertulian aritzeko.
En femme dokumentala Bartzelonan grabatu zuen Barbé i Serrak. Bartzelonan cross-dressinga egiten duen komunitatearen errealitatea, zailtasunak eta generoaren inguruan dauden arrakalak erakustea du helburu lanak.
2018ko otsailean estreinatu zen eta nazioarteko film-jaialdietan erakutsi du: Zinegoaken Euskal Herrian; Guadalajarako Nazioarteko Jaialdian (Mexiko); Queer Zinemaren Hamburgoko Nazioarteko Film Jaialdian (Alemania); Poland LGTB jaialdian (Polonia)...
Maiatzaren 17a, Gay-les-transfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da. Dokumental emanaldi honekin, Oiartzunen aniztasun sexualaren kontrako fobia horien sentsibilizazioa egitea da helburu nagusia.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika