Txakurjabeen betebeharrak gogoratzeko oharrak jarriko dira

Txakur-kakak ez jasotzeak bizikidetzan sortzen dituen kexak jaso dira auzo batzarretan

Txakur kakak biltzea jabeen ardura dela gogorarazteko Bizikidetzaren alde. Zure txakurra zure ardura da leloa duten pegatinak  jarriko ditu Udalak txakur-kakak biltzeko herrian dauden 34 edukiontzietan.

Txakur-kakak biltzen ez dituzten jabeek bizikidetzan sortzen dituzten kexak ohikoak dira auzo batzarretan. Arazoa bereziki nabarmena da herriko hiru puntutan (Altzibarren, Olaldeko zelaian; Arraguan, Ganboxako zelaian eta Elizalde, Ibargain parkean). Eremu horietan, ontzietako pegatinaz gain, panelak ere jarriko dira. Auzoetan jasoetako kexak bideratzeko erabaki da kanpaina hau abian jartzea.

Animaliak Edukitzeko eta Babesteko Udal Ordenantzaren arabera, norberaren txakurrarek kakak ez jasotzea arau-haustea da, 30 eta 300 € arteko isunekin zigortua.

Gehigarriak

Txakurjabeen betebeharrak gogoratzeko oharrak jarriko dira