Haurtzaro Ikastolako, Oiartzo Batxillergo Ikastolako eta Elizalde Institutuko euskara taldeek parte hartu dute egitaraua prestatzen
UEMAren Salto! udalekuetan parte hartuko duten 15 eta 18 urte arteko 56 gazteek Oiartzunen pasatuko dute ekinaren 26ko gaua, Haurtzrao Ikastolan. Egun horretan bertan Usurbildik abiatuko dira eta Oiartzunera heldu. Biharamunean, Arritxulo aterpetxetik abiatuko dira Berara.
Udalerri euskaldunetako gazteen arteko harremanak sortzeko antolatutako Salto! udalekua ibiltaria izango da aurtengoan: Usurbildik Arantzara joango dira oinez. 56 gaztek eta sei begiralek osatuko dute espedizioa, tartean, hiru gazte oiartzuar ere izango dira.
Oiartzunen Harutzrao Ikastolako, Oiartzo Batxillergo Ikastolako eta Elizalde Institutuko euskara taldeetako ikasleak ere batuko dira Salto!ra: euren ardura izango da harrera egitea, sherpa lanetan aritzea et adenek elkarrekin afalduko dute Kontzejupean. Kantu-afaria izango dute, Ekain eta Malen Elizasuren eskutik.
UEMAk eta Udalak ikastetxeekin elkarlana bilatu du eta jarrera ezin hobea izan dute ikasleek.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika