2019/2023 legegintzaldiko lehenengo udalbatzarra izan zen atzo
2019/2023 legegintzaldiko lehendabiziko udalbatzarra izan zen atzo. EH Bilduko Enekoitz Markos zinegotziak kargua hartu zuen -kargu-hartze ekitaldian ez baitzen izan- eta udaleko batzordeak nola osatuko diren adostu zen: buruak, kideak eta ordezkoak zeintzuk izango diren. Batzorde bakoitzean EH Bilduk hiru ordezkari izango ditu eta EAJk, bi.
Alkateordeak ere izendatu ziren: lehenengoa Agustin Lekuona, bigarrena Eneritz Arbelaitz eta hirugarrena Olaia Lasa. Era berean, Udalaz kanpoko erakundeetako ordezkariak ere onartu ziren.
Horrez gain, ohiko udalbatzarrak hileko azken asteazkenetan 19:00etan egitea adostu zuten zinegotziek.
Zinegotzi eta talde politikoek hilean jasoko dute ordainsaria ere zehaztu zen: 367,20 € zinegotzi bakoitzak bere jardunarengatik eta 142,80 € talde politiko bakoitzak.
Arduraldiak eta ordainsariak ere adostu ziren. Gobernu Taldean Jexux Leonet, Eneritz Arbelaitz eta Agustin Lekuona arduradi osoan ariko dira, Olaia Lasa %50eko arduraldian eta Iosune Cousillas %25ean. EAJk ere izango du arduraldi osoan ariko den zinegotzi bat: Janire Mitxelena.
Izendapen guztiak ahobatez onartu ziren.
UDAL BARRUKO BATZORDEEN OSAERA:
Gobernu batzordea: Jexux Leonet; Agustin Lekuona; Eneritz Arbelaitz; Olaia Lasa (EH Bildu); Rafael Bergaretxe (EAJ).
Euskara: Josu Delgado (burua); Arrosa Lizaso; Iosune Cousillas (EH Bildu); Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelena (EAJ).
Feminismoa: Olga Leibar (burua); Eneritz Arbelaitz; Olaia Lasa (EH Bildu); Janire Mitxelena eta Maitane Larruskain (EAJ).
Gazteria, Kirola eta Hezkuntza ez arautua: Haizea Saez de Eguilaz (burua); Enekoitz Markos; Goratz Gezala (EH Bildu); Maitane Larruskain eta Janire Mitxelena (EAJ).
Gizarte-Ongizatea: Olaia Lasa (burua); Olga Leibar; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Maitane Larruskain eta Janire Mitxelena (EAJ).
Hirigintza: Agustin Lekuona (burua); Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Iñaki Arbelaitz eta Janire Mitxelena (EAJ).
Ingurumena eta Mendia: Eneritz Arbelaitz (burua); Jexux Leonet; Agustin Lekuona (EH Bildu); Iñaki Arbelaitz eta Janire Mitxelena (EAJ).
Kultura: Iosune Cousillas (burua); Olaia Lasa; Josu Delgado (EH Bildu); Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelenea (EAJ).
Langileria: Jexux Leonet (burua); Eneritz Arbelaitz; Agustin Lekuona (EH Bildu); Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena (EAJ).
Obra eta zerbitzuak: Agustin Lekuona (burua); Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Iñaki Arbelaitz eta Janire Mitxelena (EAJ).
Ogasuna: Jon del Olmo (burua); Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelena (EAJ).
Parte-hartzea: Eneritz Arbelaitz (burua); Olaia Lasa; Jexux Leonet (EH Bildu); Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena (EAJ).
Planeamendua: Agustin Lekuona (burua); Jexux Leonet; Goratz Gezala (EH Bildu); Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena (EAJ).
UDAL KANPOKO ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIAK:
Aiako Harria Parke Naturala: Agustin Lekuona (EH Bildu).
Añarbeko Urak: Jexux Leonet (EH Bildu).
Behemendi: Agustin Lekuona (EH Bildu).
Elizalde Herri Eskola (HH-LH): Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
Elizalde Institutua (DBH): Olaia Lasa (EH Bildu).
Euskal Fondoa: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
Gipuzkoako Parketxe Sarea: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
Haurtzaro Ikastola: Olga Leibar (EH Bildu).
HOBEKI: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
Lanbarren: Jexux Leonet (EH Bildu).
Oarsoaldea Garapen Agentzia: Jexux Leonet (EH Bildu).
OTASA: Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz; Agustin Lekuona eta Iosune Cousillas (EH Bildu).
San Markos Mankomunitatea: Eneritz Arbelaitz eta Agustin Lekuona (EH Bildu).
Udalbiltza: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
UEMA: Josu Delgado; Arrosa Lizaso; Iosune Cousillas; Enekoitz Markos eta Jexux Leonet (EH Bildu).
Urmendi Haur Eskola: Jexux Leonet eta Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika