Oiartzungo Udalak eta Harri Beltzak, hiesaren kontrako elkarteak, hitzarmena berritu dute lau urterako. Jexux Leonet alkateak eta Joseba Errekalde Harri Beltzako lehendakariak sinatu dute hitzarmen hori gaur bertan.
Hitzarmen hori dela eta, Oiartzungo Udalak urtean 6.000 €rekin lagunduko du Harri Beltza, hiesaren kontrako sentsibilizazio jarduerak egiten jarraitu dezan. Era berean, Ugaldetxoko Isasti etxadiko udal lokala erabiltzen jarraitu ahal izango du Harri Beltza elkarteak.
Harri Beltzak 25. urteurrena bete du aurten. Errekalde lehendakariak "gisa honetako hitzarmenek proiektuari euskarri ematen" diotela azpimarratu du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika