Irailaren 30etik urriaren 3ra izango dira bilerak
Auzoetako batzaarrak irailaren 30etik urriaren 3ra izango dira aurtengoan, datorren astelehenetik osteguna bitartean, alegia.
Auzo batzarrek izango duten egitura aurkeztu du udal Gobernu Taldeak: 2019/2023 legegintzaldiaren aurkezpena; 2020ko aurrekontuaren zirriborroaren aurkezpena; herriko eta auzoetako proiektu nagusien azalpena; eta auzotarren proposamenak eta iradokizunak biltzeko tartea izango da bilera guztietan.
Gobernu Taldeak herritar guztiak "auzo batzarretan parte hartzera gonbidatu" ditu eta bilera horien garrantzia azpimarratu: "Herriaren egoerari buruz lehen eskuko informazioa jasotzeko aukeraz gain, auzoetan dauden beharrak identifikatzeko lagungarriak baitira". Auzoetan garatzen diren proiektu ia guztiak auzo batzar hauetan ateratzen diren beharren ondorio izaten dira.
EGUTEGIA:
Altzibar: Urriak 2, asteazkena (Olatxo auzo lokalean -Olalde-).
Arragua: Irailak 30, astelehena (frontoi ondoko lokalean).
Elizalde: Urriak 2, asteazkena (Manuel Lekuona bibliotekan).
Ergoien: Urriak 1, asteartea (Auzokalte elkartean).
Gurutze: Urriak 3, osteguna (Bizardia elkartean).
Iturriotz: Irailak 30, astelehena (auzo lokalean).
Karrika: Urriak 1, asteartea (Artaso elkartean).
Ugaldetxo: Urriak 3, osteguna (eskoletan).
Bilera guztiak 19:00etan izango dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika