Kuadrillategin 180 gaztetxo elkartuko dira ikasturte honetan

DBH 1. eta 2. mailetako 180 ikasle oiartzuarrek parte hartuko dute aurten Kuadrillategin. Aisialdian euskara ohiturak aritzeko egitasmoa da, Oarsoaldeko lau herrietan gauzatzen dena.

Sei begirale ariko dira ikasturtean beraiekin: Uxue Flamarique, Lide Ibaguren, Itsaso Markos, Adur Oiartzabal, Ugaitz Susperregi eta Nerea Vallejo.

Saioak urriaren 4an, ostirala, hasiko dira Kataxulo gaztetxian.

Gehigarriak

Kuadrillategin 180 gaztetxo elkartuko dira ikasturte honetan