Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatu daitezke bihartik aurrera

B2 maila arteko ikasleei matrikularen %100a lagunduko zaie

Bihartik (urriak 1) hilaren 31 arte, euskara ikasteko Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da. A1, A2, B1 eta B2 mailetako ikasleei matrikularen %100a finantzatuko die Udalak aurten. Maila altuagoetako ikasle guztiei %50a, gutxienez, ere lagunduko die Udalak. Sektore berezi batzuek %70 arteko laguntza izango dute (dendariak eta ostalariak, 12 urte arteko haurren gurasoak, begiraleak...).

Udako ikastaro eta barnetegietako diru-laguntza ere eskatu ahal izango da bihartik urriaren 19a arte. Barnetegietako gastuaren %20a lagunduko die Udalak ikasle guztiei. Diru-laguntza eskaerarekin batera, ikastaro edo barnetegia egin izanaren justifikazioa aurkeztu beharko dute hauek.

Udaleko Euskara sailean aurkeztu behar dira dokumentuak (Fermiñene etxea, beheko solairua/euskara@oiartzun.eus).