Tren Berdea martxan izango da azaroaren 1ean

Goizean hiru irteera egingo ditu Pagoaldeatik

Datorren ostiralean (azaroak 1) Tren Berdeak eskaintza berezia egingo du Arditurri bisitatzeko. Txu-txu trenarekin batera, meategiak prezio berezian bisitatzeko aukaera eskainiko da.

Eskaintza berezi honetan hiru irteera egingo ditu Tren Berdeak Pagoaldea poligonotik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bisitak bukatuta, toki berera eramango ditu bisitariak.

Aldez aurretik erreserba egitea komeni da arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-en edo, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetan. Informazio zehatza ere bertan eskuratu daiteke.

Gehigarriak

Tren Berdea martxan izango da azaroaren 1ean