Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egitaraua aurkeztu du Udalak

Azaroaren 14tik 23ra izango dira ekintzak

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrkao Eguna da. Aurtengoan, Udaleko Feminismo sailak emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinak azaleratzeko eta horien inguruko sentsibilizazioa sustatzeko eta kontzientzia pizteko ekitaldiak antolatu ditu.

Gobernu Taldeko zinegotzi emakumeek aurkeztu dute antolatu dena: Olga Leibar Feminismo zinegotziak; Eneritz Arbelaitz; Iosune Cousillasek; Olaia Lasak; Arrosa Lizasok eta Haizea Saez de Eguilazek.

Eremu desberdinetan indarkeriaren kontrak jarrera feministak erakutsiko dira

Nahiz eta mugimendu feministak egin duen lanari esker azken urteetan emakumeen kontrako indarkeria esparru publikora atera den eta kontzientzia pizten ari den, emakumeen kontrako indarkeria gu bizi garen gizartean betidanik existitu da.

Leku eta garai historiko desberdinetan eraiki da emakumeen kontrako indarkeria. Guztietan, baina, indarkeri horri aurre egiteko estrategiak sortu dituzte emakumeek. Eremu desberdinetan indarkeriari aurr eegiten dioten planteamendu eta jarrera feministak erakutsi nahi ditu Udalak azarorako antolatu den egitarauarekin.

Izan ere, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizartea kontzientzia feministarekin eta eraldaketarekin bakarrik lortuko dugu.

Autodefentsa feminista tailerra Maitena Monroyrekin 

Autodefentsa feminista tailerra izango da ekintzetako bat, Maitena Monroy adituaren eskutik. Egun osko ikastaroa izango da, elebitan, azaroaren 23an (larunbata).

Autodefentsa tailerrean parte hartzeko izena eman behar da tokiak mugatuak direlako. 14 urtez goitiko edozein emakumek parte hartu ahal izango du. Izena emateko udaletxeko harreran edo on-line egin daiteke, azaroaren 21a arte (izen.-emate ordenaren arabera esleituko dira tokiak, eta banaka konfirmatuko ditu Feminismo sailak).

Gainerako ekintzetan ez da izenik eman beharko.

EGITARAUA:

Azaroak 14, osteguna: Kontrako eztarritik bertso saio literarioa: Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Danele Sarriugarte (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).

Azaroak 20, asteazkena: Kurdistango YPJ defentsei buruzko Comandante Arian dokumentala (zuzendaria: Alba Sotorra) eta El salto. Ondoren, eztabaida Euskal Herriko Bilgune Feministako eta Rojavako Brigada Feministako Maddi Gallastegirekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).

Azaroak 22, ostirala: Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egiazabal umorista (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).

Azaroak 23, larunbata: Autodefentsa feminista tailerra, Maitena Monroyrekin (udaletxeko areto nagusian, 09:00-18:00).

Gehigarriak

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egitaraua aurkeztu du Udalak