Autodefentsa feminista tailerra emango du Maitena Monroyk

Izen-ematea hilaren 21a arte irekita egongo da

Autodefentsa feminista tailerra antolatu du Udalak, Maitena Monroy adituaren eskutik. Hilaren 23an izango da saioa udaletxeko areto nagusian (09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara), dohainik. Izena eman beharko da hilaren 21a baino lehen, tokiak mugatuak direlako.

Autodefentsa feminista, defentsa pertsonala baino gehiago da. Emakumeen kontrako indarkeriari buruz ari garenean, gehienetan muturreko indarkeriarekin lotzen dugu. Izan ere, indarkeria mota sutilagoak identifikatzeko zailtasunak izan ohi dira. Autodefentsa feminista tailerretan, indarkeria matxista zer den eta nola funtzionatzen duen ulertuta, emakumeenganako indarkeriari aurre egitea errazagoa da.

Autodefentsa feminista tailerretan hausnarketarako gaitasun eta trebeziak ere lantzen dira. Izan ere, emakumeok badauzkagu indarkeria matxistari aurre egiteko aukerak, baina gure hautuak egin ahal izateko ezinbestekoa da autodefentsa feministaren kontzientzia hartzea.

Gehigarriak

Autodefentsa feminista tailerra emango du Maitena Monroyk