2020an Gazte Politikako 5.000 € zertara bideratu erabakiko dute herriko gazteek
Udalak Gazte Batzarra antolatu du datorren astelehenerako (hilak 18, Kataxulo gaztetxian, 19:00etan).
Saioa laburra eta dinamikoa izango da. 2020ko udal aurrekontuen eta herriko proiektu nagusien aurkezpen laburra egin ondoren, iazko Gazte Batzarrean herriko gazteek egindako proposamenen harira Udalak zehaztu duen eskaintza (lan-munduari begirako formakuntza) aurkeztuko da, gazteek begi onez ikusten badute martxan jartzeko. Tailer gisakoak dira Udalak planteatuko dituenak, eta gauzatzeko egutegi egokiena ere gazteekin adostu nahi du.
Datorren urtean Gazte Politikako 5.000 € zertara bideratu erabakiko dute batzarrean biltzen diren gazteek.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika