Hilaren 30eko saioan parte hartzeko aldez aurretik erreserba egin beharko da
Udazkena garai aproposa da gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko, horien artean, urubiak. Euren kantuak hobekien bereiziko ditugun garaia da da. Zer da urubi bat? Hontza mota bat da. Jakingo zenuke gainontzekoetatik bereizten? Zeintzuk dira bere berezitasunak? Zalantza horiek argitu ahal izango da Arditurriko parketxean antolatu den saio berezian.
Azaroaren 30ean, larunbata, Nerea Pagaldai adituaren eskutik gidaturiko saioa izango da Aiako Harria Natura Parkean.
Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da, eta saioa 19:00etan hasiko da Arditurriko parketxean. Bi ordu inguru iraungo du, hasieran azalpen batzuk ere emango baitira.
Adin guztietako herritarrei zuzendutako saioa da, eta prezioa 5 €. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bisita egunean linterna ekartzea gomendagarria da. Saioa euskaraz izango da.
Izena emateko edo informazio gehiagorako:
943 49 50 69/688 89 50 68
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika