Udalak merkataritza txikiari babesa emango dio Nik, Oiartzunen kanpainan

Herritarrak Itturrik antolatu duen ekintzan parte hartzera animatu ditu

Itturi Merkatari Elkarteak Nik, Oiartzunen kanpaina jarri du martxan, herriko komertzio txikia babesteko eta hauetan kontsumitzera animatzeko herritarrak. Babes hori irudikatzeko, ostiralean (hilak 29) photocall-a jarriko dute Doneztebe plazan (16:30etik 20:30era).

Udalak Nik, Oiartzunen kanpaina babestuko du. Herriko komertzio txikiari bultzada ematera animatu nahi ditugu oiartzuarrak, herrian dauden 165 establezimendu komertzialetan kontsumitzera animatuz. Babes hori adierazteko, ostiralean Doneztebe plazatik pasa eta herriko merkataritza txikiari atxikimendua emateko argazkia ateratzeko deia egiten diegu oiartzuarrei.

Gehigarriak

Udalak merkataritza txikiari babesa emango dio Nik, Oiartzunen kanpainan