Arditurrin Tren Berdea eta meategietara bisitak abenduaren 6an

Eskaintza berezia izango da, prezio murriztuan

Arditurrin eskaintza berezia izango da abenduaren 6an (ostirala), Tren Berdea eta meategietako bisita prezio berezian baliatzeko. Sakoneko bisitaren eta trenaren konbinazioa 7 € izango dira (12 urtez beheitikoentzat 5 €) eta oinarrizko bisitarekin, 5 € (12 urtez beheitikoek, 3 €). 

Goizean, hiru irteera izango dira Pagoaldeatik Arditurrira: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

Aldez aurretik erreserba egitea komeni da. Horretarako bide hauek erabili daitezke:

Telefonoz: 943 49 50 69/688 895 068

E-mailez: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Gehigarriak

Arditurrin Tren Berdea eta meategietara bisitak abenduaren 6an