Empalabramiento tailerraren bigarren txanda jarri da martxan

Empalabramiento tailerra martxan jarri da berriz, Nerea del Campo irakasleak gidatuta. Jatorri eta adin ezberdinetako bederatzi emakume hasi dira alfabetatze premiak dituzten emakumeei idazteko eta irakurtzeko oinarrizko ezagutza erraztea helburu duen tailer honetan.

Alfabetatzearen bidez, emakumeen arteko harreman sareak sortzea, kultur arteko trukeak ahalbidetzea, herriko jarduera ludiko eta kulturaletan parte hartzen laguntzea, autoestimua hobetzea, gaitasun komunikatiboak hobetzea eta ahalduntzea ere sustatzen ditu Empalabramiento-k. Alfabetatzea bera genero ikuspegia landuz egiten da.

Oraindik tailerrean parte hartzeko tokia badago. Empalabramiento-n parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharrik. Herritar eta eragileei tailer hauen onuradun izan daitezkeen emakumeei proiektuaren berri ematea eskertuko lioke Udalak. Informazio gehiago 943 49 05 52 telefonora deituta edo feminismoa@oiartzun.eus-era idatzita eskuratu daiteke.

Gehigarriak

Empalabramiento tailerraren bigarren txanda jarri da martxan