Proposamenak hilaren 25a arte egin daitezke
Oiartzungo V. Kirol Sarirako hautagaiak jasoko ditu Udaleko Kirol sailak gaurtik hilaren 25a (larunbata) arte.
Oiartzungo Kirol Saria kirol-munduan egin duten ibilbidearengatik, izan dituzten emaitzengatik edo herrian kirola sustatzeagatik nabarmendu diren oiartzuarrak omentzeko ematen du Udalak. Orain arte Girizia Elkarteko kirol sailek; Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaileak; xanistebanetako sokatira txapelketa antolatzen duen Artaso Elkarteak eta Ane Asensio atletak jaso dute Kirol Saria.
Proposamenak bi modutara egin daitezke: on-line eta Elorsoro kiroldegiko sarrerako kutxan (astelehenetik aurrera).
Sari banaketa Kirol Astean izango da. Aurtengoan, martxoaren 6an (ostirala).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika