Urtarrileko ohiko udalbatzarra, asteazkenean

10 puntuko gai-zerrenda landuko da

Datorren asteazkenean, hilak 29, urtarrileko ohiko udalbatzarra izango da (udaletxeko areto nagusian, 19:00).

Hau izango da landuko den gai-zerrenda:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Lintzirin poligonoko zerbitzu bidea eraiki ondoren lurren soberakinen desafektazioa.

3) Oiartzungo Udala eta Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioaren arteko hitzarmenaren onarpena.

4) Oiartzungo Udala eta Soinuenea Fundazioaren arteko hitzarmenaren onarpena.

5) Oiartzungo Udaleko hiri garraio zerbitzu publikoaren 2018 eta 2019 urteko likidazio kontuen onarpena.

6) Udal Ikastola Partzuergoari 2020 urteko ekarpenaren onarpena.

7) Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmenaren baitan, 2020 urteko diru-laguntzaren onarpena.

8) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean berriak sortzea eta/edo diru-kopuruak itzultzea.

9) Beste organoen jardueraren jarraipena.

10) Eskari-galderak.