Gotti Betti agendak espazio gehiago izango du aurrerantzean
Kontzejutik udal aldizkariaren itxura berritu du Udalak, 2020a hastearekin batera. Arrazoi nagusia Gotti Betti hilabeteko agendaren ikusgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzea izan dira. Izan ere, herrian geroz eta gehiago dira kultur, kirol eta bestelako eragileek antolatzen dituzten ekimenak eta horiek guztiak herritarrei hobeto helarazteko asmoz berritu da Kontzejutik aldizkaria.
Udal aldizkaria hilero etxez etxe banatzen den arren, Kontzejutik eta Gotti Betti agenda eguneratua www.oiartzun.eus-en ere herritarren eskura egoten dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika