Maria Mendizabal sopranoak kontzertua eskainiko du herrian

Otsailaren 1ean izango da, dohainik

Datorren larunbatean (otsailak 1) Maria Mendizabal soprano oiartzuarrak musika klasikoko kontzertua eskainiko du udaletxeko areto nagusian (19:00etan). Maria Jose Barandiaran pianista donostiarra izango du laguntzaile.

Mendizabalen arabera, "amodio edo maitasunaren ikuspegi ezberdinetan zehar ibilbide geografiko eta musikala" izango da kontzertua. Lehenengo atalean, euskal konpositoreen lanak kantatuko dituzte (Jesus Guridi, Aita Donostia...). Bigarrenean, berriz, nazioarteko konpositoreenak.

Susana Alonso artista plastikoak egindako  bideo bat ere emango dute emanaldian zehar.

Kontzertua dohainik izango da. Musika klasikoaren zaleentzako aukera ederra izango da, baita musika estilo honetara hurbildu nahi dutenentzat.

Gehigarriak

Maria Mendizabal sopranoak kontzertua eskainiko du herrian