Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak izango ditu laguntzaile
Datorren ostiralean (hilak 28) Koldo Izagirre idazlearen Bertsoaren harria liburu-aurkezpena izango da udaletxeko areto nagusian (18:30ean), Kultura sailak antolatuta.
Izagirrerekin batera, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariek hartuko dute parte aurkezpenean, bertso bidez janzteko emanaldia.
Euskal Herrian barrena barreiatuta dauden bertsolarien 21 eskultura jaso ditu Izagirrek Bertsoaren harria lanean. Horietatik abiatuta, Iguaran eta Martinek saioa eskainiko dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika