Datorren ostiralean izango da emanaldia
Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia bukatuko da datorren igandean, eta hurrengo ostiralean (hilak 13) bertan erakutsitako sei film labur ikusteko aukera izango dugu Oiartzune, dohainik (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, euskaraz eta gazteleraz azpititulaturik. Euskal Herriko, Mexikoko, Suediako, Costa Ricako eta Danimarkako ekoizpenak emango dira: Mi pequeño gran samurai (2018an bere buruz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gazte transexualari buruzko filma); Jess; Adlib; Min värld i din; XY eta La mariachi.
Sexu eta genero aniztasuna erdigunera ekartzeko antolatu du emanaldia Feminismo sailak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika