Hegazti sarraskijaleei buruzko hitzaldia izango da Arditurrin

Espezie berezi hauek ezagutzeko aukera hilaren 21ean, Mikel Olano adituaren eskutik

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, hegazti sarraskijaleen inguruko hitzaldia egingo da Arditurriko parketxean. Espezie berezi horiek ezagutzea da helburua, haien bizimodura aditu baten eskutik gerturatuz. Askotariko espezieen azalpenak emango dira: sari arrea, sai zuria, ugatza edota miru gorria. Mikel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina izango da hizlaria, POCTEFA Ecogyp proiektu parte-hartzailea ere badena.

POCTEFA Ecogyp proiektua helburua Pirinioetako mendilerroak hartzen dituen lurralde guztiekin lankidetzan aritzea biodibertsitatea kontserbatzeko, eta Pirinioetako eragileen eta ondare naturalaren espezie ezagunenen arteko loturak finkatzea da. Proiektu horri esker, 2017an 70 sai arre markatu ziren marka patagialekin (hegoan alegia), 50 heldu eta 10 gazte, gutxi gorabehera populazioaren %10a, bi kolonia ezberdinetan. Gainera, 2019an 13 sai arre GPS/GPRS emisoreekin markatu ziren lehen aldiz Gipuzkoan, eta baita miru gorriak eta sai zuriak ere. Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Hazi Fundazioak parte hartzen dute proiektuan.

DATA: Martxoak 21, larunbata

ORDUA: 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz

IRAUPENA: Ordubete inguru

PREZIOA: Dohainik

BALDINTZA: Leku mugatua dago, beraz, aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da

Informazio eta erreserbak:

Telefonoa: 943 49 50 69/688 89 50 68

E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Webgunea: www.parketxesarea.org

Gehigarriak

Hegazti sarraskijaleei buruzko hitzaldia izango da Arditurrin