On-line, e-mailez edo telefonoz egin beharko dira izen-emateak
Udaleku irekietan izena emateko epea irekiko da gaur (hilak 23). Apirilaren 3a izango da izena emateko azkeneko eguna. Izen-emateak on-line (www.gazteoiartzun.net/event/udalekutako-izen-ematea), e-mailez (udalekuak.oiartzun@gmail.com) edo telefonoz (645 005 496) egin beharko dira (epez kanpoko eskaerarik ez da onartuko). Covid-19aren prebentzio neurri ezohikoak direla eta, aurten aurrez aurreko izen-emate zerbitzurik ezin du eskaini Udalak.
Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era izango dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapetan dauden haur oiartzuarrak (herrian erroldatuak) edo Oiartzunen ikasten dutenek parte hartu dezakete.
Udalekuetako tarifak
Udaleki irekietako prezioak hauek izango dira: 37 € umeko hamabostaldi bakarrerako eta 73 € hilabete osorako. Autobus zerbitzua ere nahi duenak, 50 € (hamabostaldia) edo 100 €ko (hilabetea) tarifa ordaindu beharko du. Familia bereko hiru ume matrikulatzen dituztenek %25eko deskontua izango dute prezio horietan. Ume bakoitzeko 28 € (hamabostaldia) edo 55,50 € (hilabetea) ordainduko dute (autobus zerbitzuarekin, 38 € hamabostaldia eta 76 € hilabetea).
Ordainketa izen-ematearekin batera egin beharko da, orain arte bezala. Laboral Kutxako kontu korronte honetan egin beharko da ordainketa: ES66-3035 0126 64 1260048216.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa drive-n dokumentuak partekatuz edo e-mailez bidali daitezke.
Edozein zalantzaren aurrean, 645 005 496 telefonora deitu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika