Larrialdi egoeran ere laguntza eskatzeko dei egiten du Udalak
Salbuespenezko larrialdi egoera bizi dugu eta, dakigunaren arabera, gutxienez apirilaren 12a arte luzatuko da konfinamendu garaia. Egoera honetan, indarkeria matxista sufritzen ari diren emakumeen egoera are latzagoa bihurtu da. Hori dela eta, Udalak gogora ekarri nahi du Eusko Jaurlaritzaren laguntza telefonoa martxan dela: 900 840 111.
900 840 111 telefonoa 24 orduz, urteko 365 egunetan dago martxan. 51 hizkuntzatan eskaintzen du zerbitzua eta, entzumen eta mintzamen arazoak dituzten emakumeentzako ere prestatua dago.
900 840 111 telefonoa dohakoa eta berehalakoa da, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.
Indarkeria matxista sufritzen ari diren emakumeei (edo hala daudela uste dutenei) laguntza eskatzeko deia egin nahi die Udalak.
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika