COVID-19 maileguak enpresa eta autonomoentzat

Oarsoaldea Garapen Agentziak premiako likidezia programak eskaeran inguruan aholkatu eta tramitatu ahal izango dizkie eskualdeko enpresa eta autonomoei

Eusko Jaurlaritzak abian jari duen eta Elkargik kudeatuko duen programak, bost urterako interesik gabeko kredituak eskatzeko aukera ematen du.

Tokiko Garapen Agentzia bitartkeo eragile bideratzailea izango da, eta Elkargiri lagunduko dio eskabideak izapidetzen, eta enpresa eta pertsona eskatzaileen eskabideen inguruan aholkatu, lagundu, jaso eta izapidetu ahal izango ditu.

Elkargi da Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko likidezia programaren erakunde kudeatzailea. Kreditu bigunak dira, hamar bat finantza-erakunderekin lankidetzan, koronabirusaren krisiak eragindako itxieren eta salmenta-galeren ondoriozko diru zikulatzailearen lehorteari aurre egin ahal izateko. Langileei ordaindu ahal izateko dirua da, argia edo lokalaren dirua.

Likidezia da enpresen eta autonomoen kezkarik handienetako bat, koronabirusak eta hari aurre egiteko abian jarritako neurriek sortutako krisi-egoera horrek eragindakoa. Laguntza lerro honek 25 milioi euroko funtsa izango du. Maileguek Euribor +0 kostua dute, bost urtekoak (urte bateko gabealdia) eta irekiera komisioak %0,25 eta urteko komisioa %0,375. Autonomoentzako maileguen zenbatekoak 5.000 eta 50.000 euro artekoak izan daitekze; enpresentzat, berriz, 50.000 eta milioi bat euro artekoak. 

Horrez gain, aurreikuspenen arabera, laster argitaratuko da 500 milioi euroko beste larrialde-kreditu bat, Eusko Jaurlaritzarena, hau ere Elkargik kudeatuko duena.

Helburua da enpresa edo proiektu bideragarri bakar bat ere ez geratzea bidean, eta behar den babes ekonomiko guztia ematea.

Hori guztia lortzen laguntzeko, Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak adierazi du garapen agentziak mailegu hauen inguruko aholkuak eman eta eskaerak tramitatu ahal izango dituela gure eskualdean. Horretarako leihatila bakarra jarri da abian: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus edo 943 49 41 29 telefonora deituz.

Haren bidez, mezuei erantzungo zaie eta harremanetan jarriko da izapidetzen laguntzeko.

Gainea, Oarsoaldea Garapen Agentziaren webgunearen bidez, argitaratzen ari diren laguntzeko buruzko informazioa eskuratu ahal izango da. Informazioa eguneratuz doa, neurri ekonomiko berriak argiratzen diren neurrian.

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

COVID-19 maileguak enpresa eta autonomoentzat