Udalekuetan izena emateko epea irekita mantenduko da

Plaza kopurua 500 haur da

COVID-19ak eragin duen larrialdi egoera honek prozedura administratiboen epeen etetea eragin du, eta hori dela eta, Oiratzungo udaleku irekietan izena emateko epea ez da gaur (apirilak 3) itxiko. Izen-ematea irekita mantenduko da.

Hala ere, Udaleko Gazteria sailak jakinarazi nahi du udaleku irekietako parte-hartzaileen kopurua 500 haurrera mugatuko dela; beraz, lehenengo izena ematen duten 500 umeentzako egongo da lekua. Horregatik, lehenbailehen izena ematea gomendatzen du Udalak.

Bestalde, gaur-gaurkoz Udalak ezin du ziurtatu udaleku irekiak egiteko osasun baldintzak egongo ote diren uztailean. Udalekuak bertan behera utzi behar izanez gero, kuotak itzuli egingo dira. Maiatzean erabaki honen berri emateko moduan izatea espero du Udalak. 

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Udalekuetan izena emateko epea irekita mantenduko da