On-line topaketa honetan Gipuzkoako ostalarien presidente eta Espainiako ostalaritza elkarteko presidenteordea den Mikel Ubarrechenak parte hartuko du
Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteen eskutik eta tokiko ekonomiari laguntzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barruan egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, doako laugarren online topaketa antolatu du biharko (hilak 5), goizeko 10:00etatik 11:00etara. Oraingoan, ostalaritzari zuzendua izango da.
Saio honetan Gipuzkoako ostalarien presidente den Mikel Ubarrechenarekin sektorearen egungo eta etorkizuneko egoeraz hitz egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Asko dira sektorea kezkatzen duten eta, erantzunak eta irtenbide posibleak behar dituzten aldeak: ziurgabetasuna eta kezka deseskaladaren aurrean; jarduera garatzerakoan aurreikusten diren arriskuak; edukierei buruzko zalantzak; establezimenduak irekitzearen errentagarritasunari edo errentagarritasun ezari buruzko zalantzak; berrasmatu beharra; hartu beharko diren babes-neurriak...
Izen-ematea hemendik egin daiteke.
Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, eskualdeko pertsona interesdun guztiak animatu nahi ditu aurrera eramaten ari diren webinar eta ekintzetan parte hartzera, sektorea berrasmatu eta indartzeko onurak eta gakoak eman baititzakete hauek, Oarsoaldeko hiri-ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza eskatzeko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen balibiadeak erabili daitezkeela.
Telefonoa: 943 49 41 29
WhatsApp: +34943 49 41 29
Info+: www.oarsoaldea.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika