Arditurri meategia bisitatzeko aukera eskainiko da hilaren 13tik aurrera
Arditurri parketxeak ateak berriz ireki zituen ekainaren 3an, eta oraingo honetan, meategia zabalduko dugu. Erromatarren garaitik ustiatu den meategia, 1984. urtea bitartean egon zen mea ateratzen. Historia hori guztia azaltzeko larunbat honetan berriz ere ateak irekiko ditugu oinarrizko bisitarekin.
Oinarrizko Bisita honetan 200 metroko pasarela bat zeharkatzen da eta iluminazioak zein soinuek paper garrantzitsua dute; meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.
Aurre erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta horretarako Arditurri parketxera edota Errenteriako Turismo Bulegora deitu ahal izango da.
Bisita egiteko COVID19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:
- Talde txikian ibiliko gara, segurtasun distantziak mantenduz.
- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa dugu.
- Bakoitzak bere musukoa ekarri beharko du.
Informazioa eta erreserbak:
Arditurri Parketxea: 943 49 50 69
Errenteriako Turismo Bulegoa: 943 49 45 21
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika