Oiartzunen sei kirol jarduera eskainiko dira
Uda Kirol eskaintza izango da aurten ere eskualdean, Oarsoaldeko Kirol Mahaiak antolatuta. Gaurtik aurrera eman daiteke izena eskualdean antolatu diren ekintzetan.
Bi eratara egin ahal izango dira izen-emateak: on-line eta uztailaren 1etik aurrera, Elorsoro kiroldegiko harreran ere aukera izango da.
Guztira, 14 kirol jarduera eskainiko dira Oiartzunen, Lezon eta Pasaian. Datorren astelehenetik (hilak 22) aurrera eskainiko dira jarduerak, asteka, irailaren 4a arte.
Oiartzungo eskaintza
Oiartzunen bertan eskainiko den udako kirol eskaintza haurrentzat (4 urtetik goiti) eta helduentzat (16 urtetik aurrera). Guztira, sei kirol jarduera eskainiko dira: OTXEren bike eskola; eskalada; padela; igeriketa; entrenamendu funtzionala; multifitness eta cycling-a.
Jarduera gehienak Elorsoro kiroldegian egingo dira, OTXEren bike eskola izan ezik. Hori, Atamitxeko gunean eskainiko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika