Mailaka egingo dira bilerak, jende pilaketa saihesteko
Datorren astelehenean, hilak 22, uztaileko larrialdi zaintza zerbitzuan parte hartuko duten haurren gurasoentzako bilera informatiboak izango dira.
COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, segurtasun neurri guztiak betez egingo dira bilera hauek. Jende pilaketa saihesteko, ordutegi ezberdinetan izango dira hitzorduak, haurren mailaren arabera: HH3, HH4 eta LH6ko gurasoentzako bilera 16:30ean; HH5 eta LH3ko gurasoentzat, 17:15ean; LH1 eta LH5ekoentzat, 18:00etan eta, LH2 eta LH4koentzat, 18:45ean. Bilerak udaletxeko areto nagusian egingo dira.
Seme-alaba bat baino gehiago dituzten gurasoei seme-alaba gazteenaren bukatu duen mailako bilerara joatea eskatzen zaie.
Ohiko udaleku irekiak ez dira izango aurten Oiartzunen. Hala ere, kontziliazio arazoak dituzten familiei begira, haurrentzako larrialdi zaintza zerbitzua eskaintzea erabaki du Udaleko Gazteria sailak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika