Arditurriko hezeguneak ezagutzeko auzolana izango da igandean

Ingurumen Astean egitekoa zen ekimena berreskuratu da

Datorren igandean (uztailak 5), Arditurriko Otsamantegi eremuan bi hezegune sortzeko auzolana izango da, Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta. Auzolana 10:00etatik 12:00etara izango da, Arditurriko aparkalekutik abiatuta. 

Arditurrin bi putzu prestatu dira (170 eta 36 m2koak) eta horiek ezagutzeko ekintza izango da auzolana. Putzuak mikrohezegune garrantzitsuak dira ekosistemarentzat, batez ere anfibio eta narrastientzat.

Parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da 943 46 61 42 telefonora deituta edo idazkaritza@aranzadi.eus-era idatzita. Auzolaneko bolondresentzako hamaiketakoa eskainiko da.

Ekintza hau martxoa bukaeran Ingurumen Astearen baitan ospatzekoa zen, baina COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik bertan behera geratu zen.

Gehigarriak

Arditurriko hezeguneak ezagutzeko auzolana izango da igandean