Olalden lokal komertzialak salgai jarriko ditu Udalak

Irailaren 30a izango da eskaintzak egiteko azken eguna

Altzibarko Olalde eremuan lokal komertzialen bi lote salgai jarriko ditu Udalak, lehiaketa ireki bidez. Helburua inguruan jarduera komertziala sustatzea da.

Lokal hauek loteka edo batera erosteko aukera emango du Udalak. Loteetako baten hasierako prezioa 106.441,60 € izango da eta bestearena, 38.957,26 € (BEZ gabe).

Datozen egunetan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) iragarkia argitaratu ondoren hasiko da eskaintzak egiteko epea. Irailaren 30a izango da eskaerak aurkezteko azkeneko eguna.

Informazio guztia www.oiartzun.eus-eko Kontratatzailearen Profilean, Oiartzungo udaletxeko Idazkaritzan edo oiartzun@oiartzun.eus-era idatzita eskuratu daiteke.

Gehigarriak

Olalden lokal komertzialak salgai jarriko ditu Udalak