Oialeku inguruko kultur-pasaia ezagutzeko ibilaldi gidatua, abuztuan

Luis Mari Zalduak gidatuko du abuztuaren 8ko txangoa

Oielekuko mairubaratzeak, saroiak, zuhaitz lepatuak eta leku izenak ezagutzeko aukera eskainiko du Gipuzkoako Parketxe Sareak abuztuaren 8an.

Luis Mari Zaldua gidari dela, inguru horretako kultur-paisaiak ezagutzea da helburua. Ibilbidea erraza izango da, 12 urtez goitiko edozeinek egiteko modukoa. Abiapuntua 10:00etan izango da, Kausoko aparkalekutik. Hiru orduko txangoa izango da.

Irteeran parte hartzeko nahitaezkoa da aurrez izena ematea arditurri@gipuzkoanatura.eus-era idatzita edo 943 49 50 69/688 89 50 89 telefonoetara deituta. Ibilaldiaren prezioa 5 € izango da.

COVID19ak eragindako osasun larrialdi krisia dela eta, prebentzio neurriak bete beharko dira: distantziak errespetatu, musukoa eraman eta gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu.

Gehigarriak

Oialeku inguruko kultur-pasaia ezagutzeko ibilaldi gidatua, abuztuan