Positibo baten inguruan zabaldu diren mezuak direla eta, Oiartzungo Udalaren oharra

Arragua auzoko Alhambra tabernako zerbitzari batek koronabisuaren PCR proban positibo eman du. Ondorioz, taberna itxita dago.

Osasun saila aztertzen ari da familiarteko kutsatzea soilik izan den edota kutsatze orokorragoa izateko arriskurik egon den.

Bitartean, Udaletik lasai egoteko mezua zabaldu nahi dugu. Gogoratu egunerokotasunean prebentzio neurriak hartzeaz eta elkar zaintzeaz. Norbaitek sintomak baditu gogoratu anbulatoriora deitu behar dela.

Gehigarriak

Positibo baten inguruan zabaldu diren mezuak direla eta, Oiartzungo Udalaren oharra