Arraguako taberna batean izan diren positibo kasuak familia barnekoak izan dira

Oiartzungo Udalak gaur goizean jakin du taberna bateko zerbitzariek emandako positiboa familiartean kutsatutakoa izan dela. Osasun Sailak jarraipena egin du eta egun hauetan positibo eman duten pertsona horiekin kontaktu zuzena izan duten pertsona guztiak PCR proban negatibo eman dute, baita familiako kide ez diren tabernako beste langileek ere. Beraz, momentuz, osasun sailetik foku familiar gisa tratatuko dute.


Positibo eman duten familiako kide hauek konfinatuta egon behar dute eta bitartean taberna itxita egongo da. 


Udaletik lasai egoteko mezua zabaldu nahi dugu. Gogoratu egunerokotasunean prebentzio neurriak hartzeaz eta elkar zaintzeaz. Norbaitek sintomak baditu gogoratu anbulatoriora deitu behar dela.

 

Gehigarriak

Arraguako taberna batean izan diren positibo kasuak familia barnekoak izan dira