Bidegorriko seinalizazioa berritu da udan

Lurreko seinaleak berritu dira Talaiatik Arditurri bitartean

Bidegorriko seinalizazioa berritu da uda honetan, bai horizontala (lurrekoa) eta bai bertikala (zutikako seinaleak). 

Helburuetako bat bidegorri osoko seinalizazioa bat etortzea izan da. Talaiatik (Arragua) Arditurri (Ergoien) arteko seinalizazio horizontala egoera kaxkarrean zegoen eta berrituta bidegorriko segurtasuna hobetu eta erabiltzaileentzako arauak argiago egotea izan da bestea.

Olalde-Cadarso eremuan (Altzibar), berriz, herriko gainerako bidegorri sareko seinale bertikal berdinak jarri dira.

Lau aste iraun dute lanek eta 26.325,18 € bideratu ditu Udalak. 

Gehigarriak

Bidegorriko seinalizazioa berritu da udan