10 puntuko gai zerrenda landuko da
Iraileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 30), 19:00etan.
Udalbatzarra herritarrei irekia izango da, aforo mugatuarekin eta osasun-neurriak errespetatuta.
10 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2021ko Udal Zerga Ordenantzaren hsaierako onarpena.
3) GUR-1C eremuan etxebizitzak eraikitzeko Xehetasun Azterketaren bigarren aldaketari behin betiko onarpena.
4) Euskaraldiari buruzko Oiartzungo Udalaren adierazpen instituzionala Osoko Bilkurari proposatzea eta ekimenean entitate gisa izena ematea.
5) Donostia-Bidasoako landa garapenerako elkartea (Behemendi) Oiartzungo Udalaren bitarteko propio izendatzea.
6) Oiartzungo Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduaren proiektuko 1. fasea: eraispen proiektuaren eta 3 fasea: oinarrizko gauzatze proiektuaren lanen kontratuaren etenaldiaren berri ematea.
7) 19/20 ikasturteko E1 Eskola Kirola, Muittu! eta eskola ordu- gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko Elizalde Eskolarekin sinatutako hitzarmena baliogabetzea eta Elizaldeko Guraso Elkartearekin hitzarmen berria onartzea.
8) Kreditu aldaketarako 05/2020 espedientea, kreditu gehigarriaren bitartez, onartzea.
9) Beste organoen jardueraren jarraipena.
10) Eskari-galderak
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika