Erriberene kalean eta Ibargain parkean argiztapena hobetzeko lanak egin ditu Udalak. Besteak beste, zortzi farola berri jarri dira eremuan. Erriberenen, kaleko argiztapenaren kokalekua aldatu da aldez eta Ibargainen, haurren jolas-parkean eta parkean bertan, farola gehiago jarri dira.
LED teknologiako luminaria jarri du Udalak, energia eraginkortasuna bilatzeko.
Lanek 10.384,43 €ko aurrekontua izan dute. Lanen zati handi bat udaletxeko brigadak egin du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika