2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu da

31 haurrek eta familiak parte hartu dute, neurri bereziekin

2019an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra -komunitatera ongietorria- pasa den martxoan ospatzekoa zuten Udalak eta gurasoek elkarrekin. COVID19aren eraginez etxeratzean geundenez, bertan behera geratu zen.

Udalak eta gurasoek, hala ere, argi izan zuten oiartzuar jaioberri horiek merezi zutela ongietorria eta ospatuko zela, aukera zegoenean. Azkenean, atzo (hilak 18) ospatu zen, neurri bereziekin.

2019an Oiartzunen jaio ziren 70 haurretako 31k eta haien gurasoek parte hartu dute atsolorran. Baldintza bereziak errespetatu behar izan dira osasun-segurtasun neurriak bermatzeko (Arizmendi-eneako kanpoko espazioan, haur bakoitzeko bi senide gehienez, hamaiketakorik ez...).

Ongi etorri!

Bidatz; Haitz; Izei; Thiago; Ian; Arane; Ane; Adur; Uxue; June; Laia; Iratz; Eider; Arwa; Ekhi; Aiur; Adrian; Xiara; Izar; Arene; Naim; Oihan; Adei; Haize; Aia; Alain; Senan; Maddi; Ariane; Haitza; Aitor; Amuitz; Uxuri; Helga; Arai; Lee; Mikel; Roman; Maren; Ninbe; Daniela; Adei; Zoe Djeneba; Eira; Hize; Nikolas Peter; Kirmen; Uxue; Niko; Mara; Lua; Camila Eunice; Ariane; Kerman; Chielota Gabriel; Jon; Ekhi; Enara; Martxel; Juan Carlos Mefiboset; Sofia; Elene; Soumyadip; Luka; Ines Maria; Lia; Enaitz; Haritz; Ibai; Elias; Liher; Hodei eta Kaiet.

Gehigarriak

2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu da