Arraskuelarre kalea norabide bakarrekoa izango da

Bihar berrantolaketa lanak hasiko dira

Bihar (hilak 22), Arraskuelarre kalea berrantolatzeko lanak hasiko dira. Besteak beste, aparkalekuak markatuko dira eta kalea norabide bakarrekoa bihurtuko da: goitik behera ibili beharko dute ibilgailu guztiek.

Horretarako, gaur ilunabarrean eremutik auto guztiak atera beharko dituzte bizilagunek eta margoketa-lanek irauten duten bitartean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat.

Berrantolaketak eremuko mugikortasun egoera hobetuko duela espero du Udalak.

Gehigarriak

Arraskuelarre kalea norabide bakarrekoa izango da