Hilerrian jende pilaketak saihesteko eskatu du Udalak

Datorren igandean azaroaren 1a izango da eta jende askok egun horretan hilerria bisitatzeko ohitura izaten du. Bizi dugun osasun-larrialdi egoera dela eta, Udalaren hilerrian ere jende pilaketak saihestea eta bisitarien osasuna bermatzea da.

Horregatik, hilerriak ere aforoa daukala gogora ekarri nahi da eta errespetu egin behar dela. Hilerri barruan ere bizidunen artean metro eta erdiko distantzia errespetatu behar da eta musukoa eramatea derrigorrezkoa da. Bizikide ez direnen taldeak saihesteko gomendatzen da eta bertan egongo den denbora neurtzeko (orduerdi inguru gomendatuz).

Hilerrirako sarrera eta irteera ate banatatik egingo da eta zuzenean bisitatu behar den hilarrira joatea gomendatzen da, markatuta dauden noranzkoak errespetatuz. Udalak herritarren eskura jarriko du gel hidroalkoholikoa.

Nahiz eta hilerria 06:30etik 21:00etara egongo den irekita azaroaren 1ean, pilaketak saihesteko jende gehien joaten den eguna eta orduak saihesten saiatzeko gomendatu du Udalak eta hilerria egunero dagoela irekita gogorarazi.

Hilerriko protokoloa sarreran bertan egongo da irakurgai.

Gehigarriak

Hilerrian jende pilaketak saihesteko eskatu du Udalak