Mendiburu 14ko lanak berriz martxan daudela jakinarazi da
Mendebaldeko Saharan Marokok su-etena moztu eta gerra berpiztu da. Atzoko udalbatzarrean, sahararrei elkartasuna adierazi zion Oiartzungo Udalak eta sahararrek euren etorkizuna libreki erabaki dezaten, erreferendumari babesa adierazi zitzaion, ahobatez.
Udalaren 2021eko zerga ordenantza ere onartu zen, udaletxeko sailek egindako ekarpenekin osatua. EAJ abstenitu egin zen.
Azaroan ere, protokolo gasturik ez
Beharrezko neurketak eta estabilizazio lanak egin ondoren, Mendiburu 14ko lanak berriz martxan daudela ere jakinarazi zitzaion udalbatzarrari.
2021 urtean herrian kultur ekintzak antolatzeko dirulaguntzen oinarriak ere onartu ziren. 43.000 € banatuko ditu Udalak kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragileen artean (eskaerak urtarrilaren 1etik 31era egin beharko dira).
Oarsoaldea Garapen Agentziari ekarpena egitea ere onartu zen, ahobatez. 255.000 € bideratuko ditu Oiartzunek hiri berriztapen, turismo eta kontsumo, gizarteratze eta industria sustapen arloetako programetara.
Azaroko protokolo gastua 0 € izan da.
Batzarra bukatzeko, Eneritz Arbelaitz alkateordeak Euskararen Egunaren harira UEMAk, EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek adostu duten adierazpena irakurri zuen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika