Ondarearen Mahaia ostegunean bilduko da

Aurten lehen aldiz, Ondarearen Mahaia ostegunean (hilak 28) bilduko da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Ondarearen Mahairen dinamikarekin jarraituz, hilaren 28an bilduko dira herrian ondarearen inguruan lanean dabiltzan norbanako eta elkarteak. Bertan, honako gaiak landuko dira:

  • 2020ko Ondarearen Jardunaldien balorazioa eta 2021ekoen antolaketa.
  • Ondarearen webguneko berrikuntzak.
  • Manuel Lekuona bekaren antolaketa.
  • Beste proiektuen berri ematea: Arizmendienea eta Iñaki Arbelaitzen funtsa.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, bilera udaletxeko pleno aretoan izango da 18:00etan eta telematikoki konektazeko aukera ere egongo da esteka honetan.

Gehigarriak

Ondarearen Mahaia ostegunean bilduko da

Estekak